Aldundia eta Athletic Club elkarrekin arituko dira, herritarren eta klubeko zaleen artean birziklatzea bultzatzeko

Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Josu Urrutia Athletic Clubeko presidenteak gaur goizean lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, klubeko zaletuen eta Bizkaiko herritarren artean kontzientzia sortzeko birziklatzearen eta hondakinen tratamendu eta kudeaketa egokiaren garrantziaz, bai etxean bai San Mamesen eta Lezaman.


Akordio honen barruan, edukiontzi eta paperontzi berriak jarriko dira Athletic Cluben bi zelaietako instalazioetan, zehazki, San Mamesen 170 paperontzi jarriko dira, eta Lezaman ontzien, paperen eta bestelako hondakinen edukiontziak ipiniko dira. Gainera, San Mames ingurumenaren aldetik jasangarria den espazioa izan dadin eskainitako ekipamenduaren eta bitartekoen balioa nabarmenduko da (txorrotak tenporizadorearekin, LED argiak instalazioetako zirkulazio-pasilloetan...), eta ingurumenaz kontzientzia sortzeko erreportaje bat eta spot bat emango dira. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario